EH Bilduk udalaren eta Etxaurren Ikastolaren arteko elkarlana proposatu du pandemiari aurre egiteko

Aitor Aspuru Saez 2020ko ira. 11a, 07:00

Etxaurren Ikastola ikasleak, artxibo irudi batean. / Aiaraldea.eus

Aiarako EH Bilduko udal taldeak prentsa oharra plazaratu du udalaren eta Etxaurren Ikastolaren arteko elkarlana sustatzeko, bai COVID-19aren zabalpena ekiditeko zein bitartekoak lortzeko itxialdia gertatuz gero.

Aiarako EH Bilduko taldeak dei egin dio udalari neurri bateratuak hartzeko Etxaurren Ikastolako ordezkariekin eta bertako guraso elkartearekin. 

Koalizioaren ustez, Eusko Jaurlaritzak prebentzio eta segurtasun neurri ugari utzi ditu ikastetxeen esku. Ondorioz, Aiarako Udalak Etxaurren Ikastola laguntzeko alderdi guztiek parte har dezaketela pentsatzen dute, "ikasturtea ahalik eta osasun-segurtasun handienarekin has dadin (kutsatze berriak saihestuz)". Horretarako, balizko konfinamenduen aurrean, Internet konexioa bermatzea eskatu dute (bai baliabide gutxiago dituzten familientzat zein gure udalerriko hainbat eremutan seinale-arazoak dituztenentzat) eta pandemiaren gorabeherek familia eta lan kontziliazioa ez zigortzea.

Horrela EH Bilduk proposatzen du erabaki esparru bateratua sortzea Etxaurren Ikastolako zuzendaritzarekin, guraso elkartearekin eta udalarekin: "Udalak zein neurri har ditzakeen adosteko, ikasturtea ahalik eta baldintza onenetan has dadin ikasleentzat, familientzat eta ikastetxean lan egiten duten irakasle eta irakasle ez diren profesionalentzat. Gure  ustez, premiazkoa da egoera mahai gainean jartzea, ezarritako neurriek gure ikastetxeari nola eragiten dioten ikustea, eta guztion artean lantzea hainbat egoeretarako irtenbideak aktibatzeko, dela espazioen beharrari heltzeko, dela garbiketa eta desinfekzioa indartzeko…".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide