ROBERTO GONZALEZ SANTIESTEBAN

Medikuen lan karga azaleratu dute Aiaraldeko osasun langileek

Izar Mendiguren Cosgaya 2020ko urr. 2a, 07:00
Aiaran egiten du lan Roberto gonzalez Santiestebanek.

Roberto Gonzalez Santiesteban Aiarako medikuak Osakidetzako anbulategietako egoera eskasaren berri eman du sare sozialetan, "gaixoek eta arduradunek Aiarako unitateko errealitatea ezagutu dezaten".

Urduñako Udalak salatu duenez, lehen arretako osasun langileen egoera eskasa eta kezkagarria da. Hiriko hiru sendagiletik, bi daude bajan. Horrez gain, pediatria zerbitzuak Amurrion jarraitzen du eta emagina laster erretiratuko da. Itziar Biguri alkatea Osakidetzarekin harremanetan jarri da egoera bideratzeko, baina ez du erantzun ofizialik jaso.

Bestalde, Roberto Gonzalez Santisteban Aiarako medikuak eskualdeko zenbait daturen berri eman du sare sozialetan, "gogoeta gisa, informatzeko helburu soilarekin baino ez".

Bost herritan, 11 mediku

18.000-20.000 herritar artatzen ditu Osakidetzak "Aiaran": Urduña, Artziniega, Luiaondo, Arespalditza eta Amurrio herrietan bizi direnak, hain zuzen. Guztira, 11 familia mediku daude herri horietan: 3 Urduñan, bana Artziniegan zein Luiaondo-Arespalditzan, eta 6 Amurrion.

Horrez gain, 3 pediatra daude Amurrion. "Azken egunetan bi baja egon dira Urduñan eta bat Amurrion. Gainera, Artziniegako medikua ere bajan dago, lanean COVID-19a zuen eri batekin harremana izateagatik", azpimarratu du Gonzalez Santiestebanek. 

Osasun egoerari aurre egiteko bitarteko falta salatu du Roberto Gonzalez Santisteban medikuak. Esaterako, 4 sendagilek hartu behar izan dute baja azken egunetan.

Ondorioz, Arespalditzak landa eremua artatu beharko du; "Beotegitik Soxoraino eta Murgatik Erreteseraino".

Aiarako medikuaren hitzetan, egoerari Amurrioko arreta gehigarria erantsi behar zaio: "Erizain eta medikuntzako profesional guztiak egunero pasatzen gara Amurrioko COVID gunetik koronabirusak infektatutako herritarrak presentzialki sendatzera: beharrezko PCR frogak egitera, jarraipena behar duten gaixoekin egotera eta abar. Horrez gain, aipatutako arrazoiengatik, medikurik ez duten herritarrak ikusten ditugu".

Baliabide eza

Egungo baliabideekin, baina, ezin zaio aurre egin eskariari, Gonzalezen arabera. Martxotik gaur arte Arespalditzan, esaterako, 2500 kontsulta presentzial egin dituzte gaixotasun fisiko edo emozionaldunak kontuan hartuta.

Ildo beretik, medikuek soilik osatu ditzaketen txostenen kargu hartu behar izan dute, "administraziokoek ezin baitituzte egin".

Isolamenduan dauden pertsonen bajen tramitazioa ere gainezka dago, osagilearen esanetan. Sektoreko datu orokor esanguratsu batzuk ere aipatu ditu, lan kargaren adierazle gisa, egunero medikuek 15.000 baja bideratzen dituztela, kasu.

"Pazienteak -animo guztiei-, arduradunak, zuzendariak, OSIko kudeatzaileak, Osasun Saila eta Lehendakaria egoeraren jakitun egon eta iritzia emateko"  azaldu du Gonzalez Santiestebanek guzti hau, "gure unitatearen errealitatearen deskribapen zehatza izan dezaten, ez da iritzi bat".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide