Aiarako Emakumeen Gelan eta Ferialen egin dituzte ekimenak, Aiarako Berdintasun Foroak deituta. Hala, goizean zehar bildu dira hainbat adinetako emakumeak, eta euren bizipenak txartel moreetan idatzi dituzte, ondoren zapatetatik zintzilikatzeko.
Horrez gain, panel informatiboak aurkeztu dituzte, baita "espazio feminista" izateko helburuarekin Aiarako herri guztietan kokatuko dituzten buzoiak ere.
Argazkiak: Izar Mendiguren Cosgaya eta Miren Urresti