Auto istripua egon da gaur eguerdian Luiaondon. "Ibilgailu bat bidetik atera da 13:45ean, eta irauli egin da autoa", zehaztu du Ertzaintzak. Aiaraldea Hedabideari adierazi diotenez, bi lagun zauritu dira, eta Galdakaoko erietxera eraman dituzte.
"Errepidea tarte batez moztuta egon bada ere, bidea zabalik dago dagoeneko", azpimarratu dute.
Eguraldi petralaren ondorioak
Muturreko egoera metereologikoa iragarrita dago gaurko eta biharko. Ondorioz, zenbait tokitan suhiltzaileek zein Larrialdi Zerbitzuek esku hartu behar izan dute. Inoson, esaterako, eroritako zuhaitzak kendu behar izan dituzte:
Inoson eroritako zuhaitzak baztertu behar izan dituzte Arabako Suhiltzaileek: https://t.co/nodVsrtwVq
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) January 2, 2021