Gorobelgo magalera doazen pistetan seinaleak kokatu dituzte, jendeari arduraz jokatzea eskatzeko. Arabako Kontzejuek ere egin dute euren mezua: "Gorobelgo elur jausien arrikuskuaren aurrean, onena asteburu honetan mendira ez joatea da". Sare sozialetan zabaldu dute oharra Aiarako Udalak eta Arabako Kontzejuek.

Aiarako Udalak jakinarazi duenez, mendi bide ugaritan kokatu dituzte kartelak: "Kontuz! Datozen egunetan elur jausien arriskua dago Gorobelen". Izan ere, urtzen ari da eskualdeko mendietako elurra:
