12 COVID-19 kasu berri Aiaraldean, 7 Laudion

Txabi Alvarado Bañares 2021ko urt. 22a, 18:00
Laudion jazo dira positibo gehienak. / Aiaraldea.eus

EAEn 1.139 kasu berri topatu ziren guztira atzo. Ondorioz, udalerrien itxiera perimetrala ezarriko dute astelehenean, eta bilkurak 4 lagunera mugatu dira.

12 COVID-19 kasu berri topatu ziren atzo Aiaraldean, 7 Laudion, 3 Urduñan eta 2 Amurrion. EAEn, aldiz, 1.139 positibo berri topatu ziren guztira, 472 PCRen bidez eta 667 antigeno proben bidez. Hala dio Osakidetzak gaur eguerdian plazaratutako txostenak. 

Bestalde, LABI batzordeak prentsaurrea eskaini du, astelehenetik aurrera ondorengo neurriak ezartzeko datozen bi asteetan:

  • Udalerrien itxiera perimetrala.
  • Gehienez 4 pertsonako topaketak baimentzea
  • Ostalaritza 20:00etan ixtea mantenduko da.
  • Mugikortasun ordutegia 22:00-06:00 bitartean debekatzea, orain arte bezala.
  • Eremu gorrietan taldekako kirolak debekatzea, eta ostalaritza, jatetxe zein apustu etxeak ixtea.

Hau da gaixotasunak eskualdean azken egunetan izan duen bilakaera:

  • Urtarrilak 13: 6 positibo 
  • Urtarrilak 14: 9 positibo 
  • Urtarrilak 15: 11 positibo 
  • Urtarrilak 16: 17 positibo 
  • Urtarrilak 17: 10 positibo 
  • Urtarrilak 18: 8 positibo 
  • Urtarrilak 19: 15 positibo 
  • Urtarrilak: 20: 13 positibo
  • Urtarrilak 21: 12 positibo

Ratioei erreparatuta, ondorengoa da gaixotasunaren egoera eskualdeko herrietan:

Udalerria Ratioa  Aurreko eguneko ratioarekin alderatuta
Amurrio 242,01

+19,36

Artziniega 627,94 -261,65
Aiara 241,80  (=)
Laudio 190,73  +27,25
Okondo 1150,37 (=)
Arakaldo 0,0 (=)
Arrankudiaga-Zollo 294,70 -196,46
Orozko 342,08   (=)
Urduña 543,35 +70,87

Eskualdeko datu orokorrak

COVID-19 birusak eragindako pandemia hasi zenetik, hurrengoak dira udalerrika kutsatutako bizilagunak guztira:

  • Laudio: 606 
  • Amurrio: 341
  • Aiara: 135
  • Urduña: 145
  • Artziniega: 108
  • Orozko: 63 
  • Okondo: 41
  • Arrankudiaga-Zollo: 37
  • Arakaldo: 2

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide