"Aiara berdintasunaren alde" lemapean hainbat ekintza burutu zituzten atzo Aiarako emakumeek, martxoaren 8aren bezperan. 10:00etan karabana feminista abiatu zuten Luiaondoko Gizarte Etxetik, eta Arespalditzan eman zioten amaiera. Bertan, ferialaren ingurua aldarri feministekin bete zuten, eta sare erraldoi bat josi zuten ere.
Goizeko egitaraua ixteko, Pantxika Lamur aktoreak antzerkia eskaini zuen udaletxe parean.
Elkarretaratzea
Gaur, Emakumeen Nazioarteko Egunaren egitarauaren barruan, elkarretaratzea egingo dute Ferialean, 18:00etan.
Argazkiak: Amaiur Mendioroz