Mujeres de Ayala. Huellas, memoria y realidades liburua plazaratu du Aiarako Udalak, Inma Roiz idazlearen eskutik. Iaz abiatu zuten sorkuntza prozesua, bilera parte hartzaile baten ondotik. Aiarako emakumeen memoria, aztarnak eta errealitateak jasotzen ditu lanak. Guztira, 35 emakume elkarrizketatu dituzte, eta euren bizipenak dira argitalpenaren ardatza. Funtsean, Aiarako historian andreek egindako ekarpena da jaso eta zabaldu nahi izan dutena.
Aurkezpen ekitaldi irekia antolatzea zen hasiera bateko asmoa, baina koronabirusak eragindako osasun pandemia medio; online egin dute. Hain zuzen, ostiralean izan zen estreinaldia, 18:00etan Aiarako udalaren Youtube kanalean:
"Liburua martxoan aurkeztu nahi genuen, baina osasun egoera dela eta, ekainera arte atzeratzea erabaki da, liburua jai giroan gizarteratu nahi delako", zehaztu dute. Izan ere, Aiarako historiaren "zati eta mugarri" izatea nahi dute, "eta merezi duen garrantzia eman behar zaio".
Bideo bat plazaratu zuten ostiralean, liburua aurkezteko: