Argazki erakusketa ibiltaria atondu du Aiarako emakumeen biltokiak. “Aiarako herri batetik bestera mugituko da erakusketa, herri bakoitzeko jaiak aprobetxatuz”, azaldu dute biltokiko kideek.
Aiarako feministek urtean zehar egin dituzten ekintzak jendarteratzea izango da ekimenaren xedea, “aiarrar guztiek” izan dezaten udalerriko mugimendu feministaren ibilbidearen berri. Horrez gain, emakumeei borrokara batzeko gonbita luzatzeko ere abliatu nahi dute erakusketa.
Arespalditzako jaietan hasiko da egitasmoaren ibilbidea. Hilaren 24an eta 25ean egongo da erakusketa herri horretan, kontzeju etxean. 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:30ean bisitatu ahalko da. Azken egunean, aldiz, goizeko txanpan egongo da soilik ikusgai.
Apirilaren 28an, kalera
Apirilaren 28an, aldiz, “Arespalditzako kaleak hartu” egingo dituzte biltokiko kideek, 11:00etatik 14:00etara. Erakusketa “ibilbide” bilakatuko dute, udaletxetik Emakumeen Gelaraino doan espazioan. Emakumeek eginiko zenbait lan jarriko dituzte ikusgai gelan, eta gune hori ezagutzeko aukera eskainiko dute.