Perretxiko, el oro blanco de los vascos liburua aurkeztu zuen Enrique Arberas atzo, Aiarako Udaletxeko pleno aretoan. Dozena bat pertsona inguru bertaratu zen proiektuaren nondik norakoak ezagutzera.
Perretxikoekiko zaletasuna ikertu du biologoak liburuan. Lanaren lehen atalean perretxikoari buruzko informazio orokorra bildu du. Bigarren zatian, aldiz, Urduñako perretxikoaren nondik norakoak azaldu du ikertzaileak, eta udaberrizizaren garrantzia ere izan du hipide.
Gaur, Amurrion
Gaur Amurrion egingo du Arberasek liburuaren aurkezpena, Ketekesi aretoan. Toki kopurua mugatua denez, bi saio egongo dira: 18:00etan lehena eta 19:30ean bigarrena.
Argazkiak: Xabier Iturrate