AEFAT elkartearentzako eta ataxia-telangiektasia gaixotasuna ikertzeko dirua biltzeko ekimena abiatu zuten atzo Ibagueneko atletismo pistan. Maiatzaren 27ra arte luzatuko da ekimena.
Alberto Valles Il Diavolo txirrindularia eta Abel Fernandez Spiderabel korrikalaria izango dira egitasmoaren protagonistak, eta bakoitzak kirol erronka desberdin bati egin beharko dio aurre: Valles Munduko Guiness Errekorra hausten ahaleginduko da 7 egun bizikleta gainean non-stop igarota. Fernandezek, ordea, 4 maratoi eta 3 erdi-maratoi osatzea izango du helburu ekimenak iraungo duen astean.
Maratoia
Gaur maratoia osatu du Spiderabelek, 42 kilometro guztira. Arratsaldeko 17:00etan abiatu du erronka. Gainera ipar martxa topaketa eta zumba saioa eskaini dituzte, Izaskun Bengoak eta Izaskun Del Cerrok, hurrenez hurren.