TXIRRINDULARITZA

Tamirat Navarro irabazle Colindresen, Aiaraldeko txirrindularientzako arrakastaz beteriko asteburu batean

Aitor Aspuru Saez 2021ko eka. 22a, 10:00

Tamirat Navarro garaipenarekin itzuli zen Colindresetik. / Aiala T. E.

Aiarako txirrindulariek asteburu bikaina izan dute, eta banakako zein taldekako garaipenak eskuratu dituzte Colindresen.

Aiala Txirrindulari Elkarteko kideek asteburu oso bizia izan dute. Hasteko, larunbatean Jose Pereda Memoriala irabazi zuten Colindresen. Banakako kategorian Tamirat Navarrok lortu zuen nagusitzea lasterketan. Ihesaldi saiakera ugari egon ostean, Navarrok, Gorka Torresek eta Iurdan Garciak utzi zuten atzean tropela, baina aiararrarentzat izan zen garaipena sprintean.

Proba hori gogorra dela azaldu du taldeak: "luzea da eta bi mendikate igaro behar dira, bigarrena helmugatik 15 kilometrora". Gainera, Hego Euskal Herriko zein Kantabria, Madril, Asturias, Gaztela Leon eta Aragoiko txirrindulariek parte hartu zuten. Halaber, taldekako sailkapenean Luyando Opticasekoak izan ziren lehenengoak.

Podium gehiago

Aiarako taldean ibilitako beste txirrindulari batzuek ere asteburu ona izan dute. Esaterako, Asier Berazak podiuma zapaldu zuen Barakaldon mendi txirrindulako Green Series lasterketan, 3. sailkatuta. Horrez gain, Iñaki Guaresti 4. izan zen Tolosan eta Julen Garciak postu bera eskuratu zuen Berrituan. 'Abiatzen' txapelketaren barruan daude bi probak, Elite eta Sub-23 kategorietan.

Euskadiko Selekzioak hautatuak

Bai Tamirat Navarro zein Asier Beraza aukeratuak izan dira Espainiako Txapelketan aritzeko, errepideko eta mendi txirrindulako diziplinetan, hurrenez hurren.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide