Mujeres de Ayala. Huellas, memoria y realidades liburua plazaratu du Aiarako Udalak, Inma Roiz idazlearen eskutik. Udalerriko 35 emakumeren testigantzak jaso dituzte bertan, Aiarako historian andreek egindako ekarpena zabaltzeko helburuarekin.
Aurkezpena
Liburua martxoan plazaratu bazuten ere, bihar -ekainak 27- egingo dute honen aurkezpena jendaurrean. Hasiera batean Etxaurrengo baselizan egingo zuten, eta aurretik mendi martxa bat zegoen antolatuta. Azkenean, Luiaondoko kantxa estalian mugitu dute egitaraua. Aurkezpena goizeko hamarretan hasiko da.