Aurrez aurre jo dute bi autok A-625 errepidean, Luiaondo parean, 12:45ak aldera jazo den istripuan. Larrialdi zerbitzuek jakinarazi dute zauritu bakarra egon dela, gidarietako bat, alegia. Ospitalera eraman dute baina ez dago larri, poliziak azaldu duenez.
Trafikoa desbideratuta
Bi autoek Amurrio eta Laudio arteko bidea oztopatu dute. Garabiak autoak erretiratzeko lanetan ari dira une honetan, eta Ertzaintzak Luiaondoko herrigunetik desbideratu du trafikoa.
Hildako bat maiatzean
Tamalez, gaurkoa ez da aurten A-625 errepidean gertatu den ezbehar bakarra. Maiatzean hiru autok talka egin zuten eta Amurrioko bizilaguna zendu zen istripuaren ondorioz.