Aianox enpresako langileek mobilizazioei eta lanuzteei ekingo diete ostegunean. Protestak sortu dira lan hitzarmenaren negoziazioaren testuinguruan. Are gehiago, bihar hasi behar ziren, baina fabrikako zuzendaritzak bilera proposatu du negoziatzen jarraitzeko.
Izan ere, langile batzordeak eskatu dio zuzendaritzari soldata %1ean igotzea 2021ean eta %1,5 2022an, edo %1ean hurrengo lau urteetan. Halaber, gaixotasun bajei lortutako zenbait eskubide mantentzea nahi dute beharginen ordezkariek.
Horrez gain, beharginek salatu dute urtero 8 ordu gehiago lan egitea nahi duela enpresak, nahiz eta Aiaraldean enpresa gutxik izan lanaldia luzeagoak.
Aianoxeko zuzendaritzak ez duenez onartu proposamena, sindikatuek mobilizazioak antolatu dituzte. 2018an antzeko egoeran egon ziren negoziazioak.