Bigarren postua erdietsi du Yeray Perez aiarrarak Espainia Iparraldeko Nazioarteko Falkoneria Jardunaldien XXVI. edizioan.
Victor Perezek (Yerayren aitak) azaldu du txapelketa hori erreferentea dela falkoneriaren esparruan, hainbat herrialdetako parte hartzaileak doazelako, maila altukoak denak.
Puntuazioa oso estua geratu zen podiumeko hiru kideen artean. Yeray txapeldunetik puntu batera geratu zen, 'Beltza' belatzarekin lehiatuta. Kontuan hartu behar da Yerayk 9 urte baino ez dituela, eta horrelako lehiaketetan ez dagoela haurrentzako kategoriarik.
Iaz ez zen lehiaketa egin pandemiagatik, baina 2019ko edizioan lehen postua erdietsi zuen aiararrak.
