Lehen postua erdietsi du Yeray Perezek Espainia Iparraldeko Nazioarteko Falkoneria Jardunaldietan, hegazti txikien kategorian. Bere aitak, Victor Perezek, hirugarren postua erdietsi du, “Harris” hegaldiaren modalitatean.
Leonen egin zen norgehiagoka iragan asteburuan. “Txapelketa hori erreferentea da falkoneriaren munduan”, azaldu du Victor Perezek, “munduko txoko askotako jendea bertaratzen da: Arabiar Emirerri Batuetakoa, Frantziako, Ingalaterrakoak, Portugaldarrak... ezinbesteko zita da kirol horretan gabiltzan guztientzat, 20.000 pertsona inguru aritu dira jardunaldietan, izugarria izan da. Aurtengo edizioa, gainera, berezia izan da, txapelketa 25 urte bete dituelako”. Perezek positiboki baloratu du bere semeak eginiko jarduna: “orain arte laugarren zein bosgarren postuetan geratu gara, ez dugu podiumera igotzerik izan. Aurten lortu dugu”.
Era berean, Perezek nabarmendu du “hegazti txikien” kategorian lehiatzen diren gehienak helduak direla, Yeray oso gaztea den bitartean.