Perkuneskak emakume elkartearen laguntzarekin, neskentzako batukada feminista tailerra egingo dute datozen hilabeteetan Aiaran. Etxaurren Ikastolan elkartuko dira otsailaren 19tik apirilaren 2ra, larunbatetan. Hain zuzen, 10:00etatik 13:00etara iraungo dute saioek.
Ekimena Laia Araba eskolaren baitan kokatuta dago, eta emakumeen saretzea eta ahalduntzea ditu xede. Ekintza doakoa izango da, eta izen-ematea Aiarako Kuadrillako Berdintasun Arloan egin beharko da: cayala.miren@ayto.araba.eus helbidera mezua bidalita, edo 686587889 zenbakira deituta (Whatsapp bidez ere bidali daitezke izen-abizenak eta kontaktua).
