Emaitza bikainak bildu ditu Aiarako txirrindularitza elkarteak asteburuan, podium ugari zapalduta

Izar Mendiguren Cosgaya 2022ko mai. 3a, 12:38

Asteburuan emaitza bikainak bildu ditu Aiara Txirrindularitza Elkarteak. / Aiaraldea.eus

Emaitza bikainak lortu dituzte Aiara Txirrindularitza Elkartekoek asteburuan. Iñigo Uriak 2. bukatu zuen Estibalizeko erlojupekoan, eta Amurrion Oier Colmenero eta Harri Paskier izan ziren lehenbiziko bi sailkatuak, hurrenez hurren.

"Asteburu oso bizia" izan da Aiara Txirrindularitza Elkartearentzat. Hala adierazi dute, behintzat, sare sozialetan. Izan ere, batetik, Asier Berazak Espainiako MTB Kopako lasterketa izan zuen Sabiñanigon: "16. postuan sailkatu zen. Arespalditzarrak hobetzen jarraitzen du, gurpil lodiko espezialitatean hazten". Beraza ez zen izan, ordea, hitzordu garrantzitsuak izan zituen bakarra: larunbatean Estibalizeko erlojupekoa jokatu zen, eta Aiara Txirrindularitza Elkarteko kide ugari bertaratu ziren. Emaitza bikainekin itzuli ziren, gainera: "Oso ondo aritu ziren gure txirrindulari guztiak, lehenbiziko 10 sailkatuen artean gutako 4 zeuden". Azpimarratzekoa da, zentzu horretan, Iñigo Uriaren bigarren postua: lasterketako garaileak segundo bakarreko aldea soilik atera zion.

Iñigo Uriak bigarren postua lortu zuen Estibalizko erlojupekoan; eta Oier Colmenero eta Harri Peskier izan ziren hurrenez hurren, Amurrioko txirrindularitza probako garaileak

Igandean, aldiz, Amurrioko Sari Nagusia izan zuten esku artean, Arabako Txapelketarako puntuagarria zena. "Gazteak zoragarri aritu ziren, oso lasterketa ona egin zuten. Ihesaldi goiztiarra harrapatu zuten, eta gero, 'ihesaldiaren ihesaldia' probokatu zuten, Txentek esango lukeen bezala". Gauzak hala, helmugara ihesaldiko 5 txirrindulariak iritsi ziren, eta lehenbiziko postuak Aiara Txirrindularitza Elkartearentzat izan ziren: Oier Colmenero izan zen azkarrena, eta Harri Peskierrek lortu zuen bigarren postua. Ondorioz, Oier Colmenero da Arabako Txapeldun berria, eta Harri Peskierrek Arabar Challengeko lider jarraitzen du.

May be an image of Pertsona 1 eta standing

May be an image of Pertsona 1, standing, bizikleta eta aire zabalean

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide