Banaka edo binaka parte hartzeko aukera eskaini zuen Arespalditza Trailak. Aiaran barrena egin zuten lasterketa 60 lagunek baino gehiagok, bakoitzak hautatutako kategorian. Orotara, 15 kilometroko ibilbidea burutu behar izan zuten. Emakumezkoen artean Zuriñe Frutos izan zen azkarrena, eta gizonezkoen artean Iñaki Isasi gailendu zen. Binaka, aldiz, Garazi Artola eta Jon Larrinaga helmugaratu ziren lehenbiziko postuan.
Aiaraldeko trail talde ugaritako kideak aritu ziren korrika, besteak beste. Horien artean egon ziren Aiaramendi, Amurrio Trail zein Orkatzak taldeko partaideak. Ondorengoa izan zen podiuma eta sailkapen orokorra:
- IÑAKI ISASI
- MIKEL LOIZAGA
- JAGOBA ROBLES
Emakumezkoen kategorian:
- ZURIÑE FRUTOS
- MAIALEN SAEZ
Binakako lehiaketan:
- GARAZI ARTOLA-JON LARRINAGA
- PAULA MARCOS-KOLDO DIAZ
- SONIA DOMINGEZ-ANDONI MAYO
Arespalditzako jaietako larunbateko argazki bilduman daude ikusgai irudi gehiago:

Argazkiak: Iñaki Isasi Taldea