Gasteizko Amárica aretoan egongo da ikusgai Kexaako ‘Ametsen hariztia’, irailaren 25era arte. Duela urtebete inauguratu zuten naturgunea Kexaan. Arcos de Quejana jatetxeak sustatu zuen proiektua, eta 26 artistek hartu zuten parte egitasmoan, bakoitzak haritz bat margotuta. Izaera solidarioa eman zioten proiektuari, artelan bakoitza Gobernuz Kanpoko Erakunde baten jardunari lotuta baitago:
26 horien argazkiek osatzen dute Gasteizko erakusketa. Horrez gain, proiektuan parte hartu zuten artistek pieza berri bana sortu dute erakusketa osatzeko.
Hauek dira sortzaile horiek:
- José Abel
- Teresa Ahedo
- Eduardo Alsasua
- Pilar Álvarez
- José Miguel Arranz
- Martín Ballesteros
- Luis Candaudaup
- Leticia Gaspar
- Juan Humaran
- Teresa Lafragua
- Jon Landa
- Miren Manterola
- Carmen Mateos
- José Manuel Méndez “Mendo”
- Ramón Pérez
- José María Pinto
- Porrilló
- Aitor Rentería
- José Reyes
- Richard
- Leire Sainz de Aja
- Justo San Felices
- Ana Schmidt
- Guillermo Sedano
- Jesús Susilla
- Fernando Ureta
Jose Maria Pinto margolari artziniegarra egon zen ostiraleko inagurazioan, berak koordinatu baitzuen ‘Ametsen hariztia’ sorkuntza prozesua. Berarekin batera aritu ziren Angel Sanmamed (Arcos de Quejanako jabea), Gorka Basterretxea (galerista eta produktorea) eta Sonia Garcia (komisarioa).