Goizeko hamaiketan batukada feministaren erritmoek hartu zuten herria. Kalejira egin zuten emakumeen gelako atetik udaletxera. Bertan egin zuten egunari hasiera emateko ekitaldia, gelari buruzko bideoa proiektatzearekin batera.
Jarraian, Aiaraldeko emakumeen espaziora itzuli ziren bizilagunak, Laura Guerrero Lorenzo argazkilari luiaondoarraren erakusketaren inauguraziora. Ondoren abiatu zituzten tailerrak, eguerdira arte luzatu zirenak. Virginia Imazen umore ikuskizunarekin eta sare morearen ehuntzearekin amaitu zuten ospakizuna.
Argazkiak: Txabi Alvarado Bañares eta Aiarako Udala