Sarai Gandarias Gordonek debuta egin du Alaves taldeko filialean 15 urterekin

Aitor Aspuru Saez 2022ko ira. 19a, 16:00
Sarai Gandarias asteburu honetan. / E. G.

Luiaondoko atezainak lehenengo aldiz jokatu zuen Alaves B taldearekin larunbatean, Eibarren kontra, hain zuzen.

15 urte baino ez izan arren, Sarai Gandarias Gordonek debuta egin zuen larunbatean Euskal Ligan Alaves taldeko filialarekin. Eibar C izan zen aurkaria eta gipuzkoarrak 2-1 gailendu ziren.

Atezain luiaondoarrak ezer gutxi egin ahal izan zuen bi goletan. Batean bera bakarrik geratu zen aurrelari baten kontra. Bestean, aldiz, nahasmena egon zen defentsan eta Eibarreko jokalari batek bakarrik jaurti ahal izan zuen.

Larunbateko partidarekin urrats garrantzitsua eman du Gandariasek, berez, aiararra kadete taldeko kidea da eta. Edonola ere, Alaveseko filialaren bi atezainen lesioek ireki diote bidea debuta aurreratzeko.

Izan ere, Gandarias uda honetan hasi da entrenatzen klubeko bigarren taldearekin, atezain titularrak lesioa izan baitzuen. Gainera, Euskal Ligako beste atezainak ere lesioa izan zuen pasa den astean -mina zuen aurretik eta medikuek berretsi zuten egoera- eta, gauzak hala, Sarairen unea heldu zen larunbatean. Gandariasek aipatu zion Aiaraldea Komunikabideari apur bat urduri zegoela, baina oso pozik.

Dena den, kadete kategorian jarraitzen du luiaondoarrak eta igandean bertan talde horrekin jokatu zuen. Duela lau urte Alavesera heldu baino lehen, aiararra Amurrioko Etorkizuna klubeko, Altzarrateko eta Ugaoko jokalaria izan da eta Futbol emotion atezainen txapelketa irabazi zuen 2017an.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide