Isurketa berria jazo da Nerbioi ibaian, Aiarako Markijana auzoan

Aimar Gutierrez Bidarte 2022ko aza. 2a, 16:00

Arrain hilak eta bitsa azaldu ziren Nerbioi ibaian iragan aste bukaeran, Markijanako industriagunearen parean, hain zuzen ere. Ertzaintzak ikerketa abiatu du isuriaren nondik norakoak argitzeko.

Isurketa berria gertatu da Nerbioi ibaian, Aiarako Markijana auzoko industriagunetik gertu. Urriaren 29an bisa eta arrain hilak azaldu ziren bertako uretan, baita hegazti hilak ere.

Auzokideek "isuria ikusgarria zela" adierazi diote Aiaraldea Komunikabideari. Hain zuzen ere, bizilagunak izan ziren URA agentzia ohartarazi eta salaketa aurkeztu zutenak.

Ertzaintzako Ingurumen Sailak ikerketa abiatu du isurketaren nondik norakoak argitzeko. Datozen asteetan emango dute informazio gehiago.

Arabako Foru Aldundiak arrain hilen laginak hartu eta animalia hilak erretiratu ditu honezkero. Ura Agentziak, bere aldetik, ikuskariak bidali ditu ingurura eta isuriaren laginak hartu ditu hauek ikertzeko.

Isurketa gehiago

Azken urteetan isurketa ugari jazo dira Nerbioi ibaian. Duela urte batzuk milaka arrain hil azaldu ziren Aretan. Urte berean, Amurrion ere arrain hil andana azaldu ziren, beste isurketa baten eraginez. Datuen arabera, 8.000tik gora ziren hildako arrainak.

URA Agentziak Aiala Vidriori, Aceralavari eta Laudioko Udalari zigorrak ezarri dizkie 2017tik gaurdaino, isurketa anomaloak tarteko. Amurrio Ferrocarril y Equipos, Tubacex, Castinox, Jez, Nubiola eta Guardian enpresek ere agentziaren errekerimenduak jaso dituzte sustantzia kutsakorrak ibaira isurtzeagatik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide