2018tik URA agentziak eskualdeko zazpi enpresa, udal eta entitateei jakinarazpena luzatu die Aiaraldeko ibaietako uretan "isurketa anomaloak" detektatu ostean. Aiaraldeko datu zehatzik ez dagoen arren, Araban lau urteko epean 211 salaketa jaso ditu erreketara egindako isurketengatik erakundeak; eta Bizkaian, aldiz, 449.
Isurketa ez-ohiko horiek ikertu eta erantzuleak edo balizko arduradunak identifikatu, eta errekerimendua igortzen die URA agentziak. Aiaraldean, 2018an Laudioko Udalak, Aiala Vidriok, Aceralavak eta Aiarako Suhiltzaileek jaso zituzten errekerimenduak. 2019an eta 2020ko lehenengo bi lauhilekotan Aceralavak eta Laudioko Udalak ere jaso zituzten URAren jakinarazpenak isurketengatik, baita Tubacexek ere.
| Abisuaren urtea |
Isurketa anomaloengatik abisu garrantzitsuak dituzten Aiaraldeako udal, enpresa edo entitateak |
Espediente zigortzailea |
URA Agentziaren zigorra |
| 2018 |
| Laudioko Udala |
| Aiala Vidrio |
| Aiarako Suhiltzaileak |
| Aceralava |
|
|
|
| 2019 |
| Laudioko Udala |
| Laudioko Udala |
| Aceralava |
|
|
|
| 2020 (Urrira arte) |
|
|
|
URA Agentziaren zigorra
Detektatutako isurketa anomaloengatik irekitako espediente zigortzaileetatik hiruk isunetan amaitu dute. Aiala Vidrio enpresa laudioarrak 2018ko isurketa baten ondorioz izan zuen URA agentziaren zigorra.
Laudioko Udala, berriz, birritan jarri dute jopuntuan; 2018an eta 2019an. Gainera, hiru urteko epean lau jakinarazpen eta beste espediente zigortzaile bat ere pilatu ditu.
Isurketak Aiaraldean, ohiko praktika
Eskualdean baimendutako 290 isurketa puntu daude. URAk 2017tik hona gutxienez 14 espediente ireki ditu isurketa anomaloak medio.
2017ko PRTR erregistroko datuen arabera, Amurrio Ferrocarril y Equipos, Vidrala, Aceralava, Tubacex, Castinox, Jez, Nubiola eta Guardian enpresek substantzia kutsakorrak erreketara isuri zituzten urte hartan.
Gainera, azken urteetan milaka hildako arrain azaldu dira Nerbioiko uretan; 2019an, esaterako, 8.000 arrain baino gehiago hil ziren.