Kexaako monumento multzoa erosteko prozedura abiatu du Foru Aldundiak

Txabi Alvarado Bañares 2022ko abe. 2a, 13:31

Hainbat eraikinek osatzen dute Kexaako monumentu multzoa.

Vatikanoak ez du erosketa begi txarrez ikusi, eta 2,7 milioi euroren truke egingo litzateke.

Gaur atera da albistea. Arabako Foru Aldundiak Kexaako monumento multzoa erosteko prozedura abiatu du. Dominiken kongregazioa da eraikinaren jabea, eta 2,7 milioi euroren truke salduko dio erakunde publikoari 90.000 metro karratuko eraikin multzoa.

Gentza Alamillok gaur bertan jaso du informazioa Ramiro Gonzalez Ahaldun Nagusiaren eskutik. Aiarako alkatearen aburuz, “legealdiko albisterik onena” izan da. Alamillok balioan jarri du eraikin guztia erakunde publiko baten eskuetan egotea, eta nabarmendu du hori dela hasieratik bilatu dutena.

Gobernuburuak gogoratu du jabeek legealdi hasieran jarri zutela eraikina salmentan, baina euren asmoa prezio onena eskaintzen zuenari ematea zela. Gauzak hala, Alamillok positiboki baloratu du eraikina azkenean esku publikoetan amaitzea. 

Alkateak Aiaraldea Komunikabideari adierazi dionez, momentuz ez dago monumento-multzoaren erabilerarako plan zehatzik, baina aurreratu du espazioa bisitatzeko aukera egongo dela berriz, ordutegi finko baten baitan.

Balio handiko ondarea

Hainbat eraikinek osatzen dute Kexaako monumento multzoa, eta balio handiko ondarea du. Alde batetik, jauregia dago, Aiaratarren leinu-etxea izan zena. Berari lotuta daude beste hiru eraikinak: San Joan Bataiatzailearen komentua, Adatseko Andre Mariaren elizaren kapera eta dorrea eta San Joan Bataiatzailearen eliza.

Erlazionatuak

Kexaako monumentuko harribitxiak

Txabi Alvarado Bañares 2020 abu 24 Aiara   Kexaa

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide