Arabako Ziklokros Txapelketa lehiatuko dute ehunka kirolarik asteburuan Ibaguenen

Aitor Aspuru Saez 2022ko abe. 13a, 06:50

400 lasterkari aurreikusi dituzte antolatzaileek.

Iaz Euskadiko Txapelketa erabaki zen Ibaguenen eta aurten Arabakoa izango da. 2021ean bezala, antolatzaileek espero dute eskualdeko hainbat txirrindulari igotzea podiumera.

Asteburu interesgarria izango dute ziklokros zaleek Aiaran. Izan ere, eskola arteko lasterketa egongo da larunbatean, 16:00etatik aurrera Ibaguengo kirol gunean. Dena dela, gazteen proba hori hurrengo egunean lehiatuko den Arabako Txapelketaren janaurrekoa baino ez da izango.

Hain zuzen, igandean 10:00etatik aurrera Aiala Txirrindulari Elkarteak eta Iñaki Isasi Taldeak antolatuko dute hitzordu garrantzitsu hori eta, gainera, espero dute tokiko zenbait kirolari lehenengo postuetan egotea, nahiz eta 400 parte hartzaile inguru aurreikusi dituzten.

Izen-abizen horien artean daude Hodei Muñoz luiaondoarra eta Lukene Trujillano amurrioarra (Euskadiko Txapeldun izatea lortu zuten iaz biek, toki berean), Asier Beraza arespalditzarra, Iñigo Uria amurrioarra, Iker Colmenero, Ion Egia eta Mirari Gotxi. Azken hiru horiek emaitza oso positiboak eskuratu zituzten pasa den astean Igorren; bigarren, hamargarren eta laugarren izan baitziren, hurrenez hurren.

Ordutegiari dagokionez, kategoriaka aterako dira irteeratik, orden honetan:

  • 10:00etan Master 40, 50 eta 60
  • 11:00etan Kadeteak, gizonak eta emakumeak
  • 12:00etan Junior gizonak eta Open emakumeak eta Master emakumeak
  • 13:00etan Open gizonak eta Master 30 gizonak
  • 14:15ean sari banaketak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide