BIDEOA

Lan heriotzen kontagailuak jarri dituzte Aiaraldeko udalerrietan, "odolustea ez normalizatzeko"

Aimar Gutierrez Bidarte 2023ko urt. 15a, 18:29

Aiaraldeko Greba Batzordeak lan-heriotzak zenbatzeko kontagailuak jarri ditu eskualdeko udalerrietan. Hori iragartzeko, eta azken lan-heriotzak salatzeko, ekitaldi xumea egin dute gaur goizean Luiaondon, Aiarako kontagailu berriaren aurrean. Honezkero hiru dira Euskal Herrian lanean bizia galdu duten beharginak.

Urteak 15 egun ditu gaurkoan, eta hiru dira honezkero euren lanpostuetan bizitza galdu duten Euskal Herriko langileak. Errealitate lazgarri hori "ez normalizatzeko" helburuarekin, lan-heriotzen kontagailuak jarri ditu Aiaraldeko Greba Batzordeak eskualdeko udalerrietan. Iragan apirilean Amurrion abiatutako dinamikari jarraipena eman diote horrela. Hartara, Laudion, Aiaran eta Orozkon jarri dituzte kontagailuak berriki, eta aurki Urduñan ere horrelako panel bat jarriko dutela iragarri dute.

Ekimen berria jendaurrean aurkeztu eta azken lan-heriotzak salatzeko asmoz, ekitaldi xumea antolatu dute gaur goizean Luiaondon, Aiarako kontagailu berriaren aurrean. Oso presente izan dituzte aurten lanean hildako hiru beharginak, baita 2022an Euskal Herrian bizia galdu zuten 69ak ere bai. Halaber, aipamen berezia egin diote 2020an Aiarako Zorroza Gestión de Residuos enpresan bizia galdu zuen Bassirou Dione jatorri senegaldarreko langileari, 2017tik gaurdaino lanean hildako 16 aiaraldearretako bat dena.

"Lan heriotzak icebergaren punta baino ez dira. Prekarietatea egiturazkoa da, eta, zoritxarrez, gure egunerokotaren parte bilakatu da. Horren adibide dira kontraturik gabeko lanak, praktika-kontratuak, kontraten hedapen inkontrolatua, eta azpikontraten kontratazioa", azpimarratu dute Greba Batzordeko kideek Luiaondoko ekitaldian.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide