Hodei Muñozek sentsazio kontraesankorrekin bukatu du gaur Munduko Ziklokros Txapelketa Herbehereetako Hoogerheide hirian.
Izan ere, emaitza ez da izan berak bilatzen zuena eta 49. sailkatu da. Edonola ere, lasterketa nola hasi den kontuan hartuta, bere partaidetza ez da txarra izan eta sentsazio onekin amaitu du.
Berez, lasterketa hasi eta gutxira, tropelaren hainbat kide erori dira eta Hodei Muñozen txirrindula jende mordoiloren azpian geratu da. "Hiru pertsona erori dira nire txirrindularen gainean", adierazi dio Aiaraldea Komunikabideari.
Ezbeharrak ondorio larriak izan ditu Muñozen aurreikuspenetarako. Lehenik eta behin, atzean geratu da. Horrez gain, bere txirrindulak matxura izan du eta boxeraino jo behar izan du konpontzeko. Behin hori eginda, ziztu bizian atera eta aurkariak aurreratuz lortu du 49. sartzea helmugan.
Hori guztia aintzat hartuta, Muñozek positiboki baloratu du lasterketa, esperientzia baliogarria izan baitzaio etorkizunera begira.