Hodei Muñoz hautatu dute Munduko Ziklo-kros Txapelketan lehiatzeko asteburu honetan

Aitor Aspuru Saez 2023ko urt. 31a, 13:00
Hodei Muñoz Amurrioko ziklokros lasterketako irteeran./ Aiaraldea

Espainiako hautatzaileak Herbehereetako Hoogerheide hirian lehiatuko den Munduko Txapelketan aritzeko zerrendan sartu du luiaondoarra eta Muñoz "prest eta motibatua" dago bere helburuak betetzeko.

Hodei Muñoz txirrindulari aiararrak Munduko Ziklo-kros Txapelketan neurtuko ditu indarrak igandean 11:00etan, junior kategorian, hain zuzen. Horretarako, Herbehereetaraino joko du, Hoogerheide hirira, zehazki.

Aiaraldea Komunikabidea kirolariarekin jarri da harremanetan eta Muñozek aipatu dio ez dagoela, zentzu batean, bere sasoirik onenean: "Txarto egon naiz eta mukiak ditut".

Lehen 20 sailkatuen artean bukatzea da Hodei Muñozen helburua asteburuan Herbehereetan.

Hala ere, txirrindulariak konfiantza dauka bere aukeretan, "etxeko lanak egin baititut aurretik", argitu du.

Hodei Muñozen helburua lasterketa lehen 20 sailkatuen artean bukatzea izango da, nahiz eta zaila izango den: "Munduko onenak egongo dira eta bakarrik horregatik pozik nago. Egiten dudana eginda ere, pozik egongo naiz. Dena den, hil arte borrokatuko naiz".

Munduko Txapelketan parte hartzeko selekzio batek hautatu behar du txirrindularia, ez baita kluben bitartez lehiatzen. Muñozen kasuan, Espainiako hautatzailea Pascual Momparlerek aukeratu du, eta ez da arabar bakarra izango. Hain zuzen, junior kategorian Gorka Corres izango du alboan. Denboraldi honetan Corres eta Muñoz nor baino nor ibili dira hainbat lasterketatan, Amurrion edo Xativan, kasu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide