Arespalditzako "Sindikatuaren eraikinean" egongo da Aiarako Kuadrillako egoitza

Aitor Aspuru Saez 2023ko ots. 26a, 11:00

Emakumeen gela tokiz aldatu beharko dute, besteak beste. / Aiaraldea.eus

Aiarako Udalak ostegunean onartu zuen "Sindikatuaren eraikina" Kuadrillari lagatzea.

Aiarako Udalak behin betiko erabaki hartu zuen osteguneko udalbatzan Aiarako Kuadrillaren egoitzari buruz. Udalerriak baiezkoa eman zion "Sindikatuaren eraikina" kuadrillari lagatzeari.

Toki horretan zein zerbitzu eta zein aldaketa eta obrak egin behar dituen zehaztuko beharko du bere jabe berriak, Kuadrillak egikaritu beharko baititu bulego berrien lanak.

Horrez gain, Aiarako herriak bertan dituen zenbait azpiegitura (Emakumeen Gela eta Bake Epaitegia) beste toki batera mugitu beharko ditu. Hala ere, Gentza Alamillo alkateak azaldu dio Aiaraldea Komunikabideari denbora dagoela hori guztia zehazteko, bi urteko prozesua beharko baita, gutxienez.

Urrats horrekin, amaiera emango diote Aiarako Kuadrillan egondako eztabaida historikoari. Izan ere, egoitza beste eraikin batean egotea aurreikusi zen hainbat urtez, baina egitasmoa ez zen inoiz gauzatu.

Gero, urte luzez egon zen bizirik eztabaida Aiara, Artziniega, Laudio, Amurrio eta Okondoko Udalak batzen dituen erankudean. 2021era arte ez zen adostasuna heldu, egoitza Aiaran finkatzea erabaki zenean.

Urte horren amaieran, Alamillo pozik agertu zen erabakiarekin: "Kuadrillak bost udalerriri ematen die zerbitzua, baina bereziki hiru udalerri txikiri (Aiara, Okondo, Artziniega). Ez daukagu teknikaririk eta guri ematen digu zerbitzua gehienbat. Hortaz, Aiaran geratzeko erabakiak positiboki eragingo du lurralde orekan".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide