11:00etan hitzordu berezia izan dute gaur Arespalditzako nagusien egoitzan: Aiarako emakumeen historia liburua aurkeztu dute solasaldi bidez. Izan ere, bertako egoiliarra da protagonistetako bat. Ane Letona gizarte langileak aurkeztu du saioa, eta martxoaren 8a ospatzearen arrazoia izan du abiapuntu. Ildo beretik, zaintza sektoreko langile gehienak emakumezkoak direla azpimarratu du, eta zaintza sistema babestearen beharra nabarmendu hasierako hitzartzean: "Langileen %90 emakumeak gara, eta egoitzako igarobideetan emakume erreferenteen fitxak jarri ditugu, egoiliarrek irakurri eta ezagutzeko".
Aiarako emakumeen historia goraipatzeko ikus-entzunezkoa ere jarri dute, eta Miren Urresti Azpiri berdintasun teknikariak eta Ana Ugarte Menagaraiko Emakume Taldeko kideak udalerriko historiaren mugarriak aipatu dituzte. Amaitzeko, luntxa izan dute.
Aiaraldea FEMprenderen aurkezpena
Martxoaren 7an, baina, ekimen berria aurkeztu zuten Arespalditzako Emakumeen Gelan: "12 ekintzaile hurbildu ziren, gehi bi Añanakoak. Beraien esperientzia entzun genuen gurea martxan jarri aurretik". Hala kontatu dio Aiaraldea Komunikabideari Miren Urrestik Azpirik, eta hurrengo saioa martxoaren 28an egingo dutela aurreratu du, 17:00etan Emakumeen Gelan. Kuadrillako berdintasun eta sustapen ekonomikorako zerbitzuak eta Zabaia Landa Garapenerako Agentzia izan dira ekimenaren sustatzaileak.
Argazkiak: Izar Mendiguren Cosgaya eta Miren Urresti Azpiri