Milaka euskaltzale batzen ditu Nafarroaren Egunak Baigorrin. Iparraldean urteak daramatzate festa egun nazionala antolatzen, apirileko azken igandean. Aurten, apirilaren 30ean izango da eta, zeharka bada ere, izango du Aiaraldearekin loturarik. Izan ere, Raisa Alava zuhatzarrak osatu du ekimenaren kartela.
"Asko gozatu dut Nafarroaren Eguneko kartela egiten. Izugarrizko lana egiten dute, eta iruditegi oso zabala dutela iruditzen zait"
"Asko gozatu nuen kartela egiten. Eurentzat oso jai garrantzitsua da, eta izugarrizko lana egiten dute. Euren pertsonaiak bilatu nituen. Iruditegi oso zabala dutela iruditzen zait: zanpantzarrak, dantzariak... eta udaberrian egiten denez festa, kolore asko sartzea erabaki nuen".
Sare sozialetan aurkeztu zuen atzo Basaizea Kultur Elkarteak margolana:
Aurtengo Frantziako Tourraren kartelaren egilea ere bada Alava. 2022ko udazkenean zabaldu zuten zuhatzarraren lana, eta oihartzun handia izan zuen tokiko zein nazioarteko hedabideetan.