ARGAZKIAK

Kexaa eta Beotegiko bolatokietan eman zioten hasiera Arabako bola txapelketari iragan asteburuan

Aimar Gutierrez Bidarte 2023ko mar. 20a, 16:00

Arabako XLVIII. Bola Txapelketako lehenengo jaurtiketak egin zituzten iragan asteburuan Kexaako eta Beotegiko bolatokietan. Aitor Parrilla eta Estrella Alonso daude sailkapenaren buruan.

Arabako XLVIII. Bola Txapelketa abiatu zuten iragan martxoaren 11n eta 12an, Kexaako eta Beotegiko bolatokietan egindako jaurtiketetan. Guztira 53 kirolari elkartu ziren txapelketaren hasieran, gizon eta emakumezkoen kategorietan. 

Gizonezkoen sailkapenean Aitor Parrilla dago buru, 162 punturekin orotara. Atzetik ditu Carlos eta Oscar Olabarrieta anaiak, 156 eta 154 punturekin, hurrenez hurren. Sailkapenean laugarren postua okupatzen ari den Imanol Ibarrondok ere 154 puntu lortu zituen Kexaako eta Beotegiko jaurtiketetan.

Emakumezkoen sailkapenean Estrella Alonso da lehenengoa 146 punturekin, Bea Miras bigarren 139 punturekin eta Bea Isasi hirugarren 137 punturekin.

Asteburuan Laudion

Asteburu honetan -martxoak 25 eta 26- Laudioko bolatokietan izango du segida Arabako txapelketak.

Larrazabal auzoko San Joan bolatokian eta Gardeako bolatokian neurtuko dira kirolariak, sailkapenean puntuak gehitzeko asmoarekin. Arabako txapelketako lehenengo sailkatuak jarraian jokatuko den Euskal Herriko txapelketara igaroko dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide