2023ko San Prudentzio jaien lehen suziria entzun da jada: pregoilaria nor izango den jakinarazi dute. Hain zuzen, Iker Larrazabal Olabezarreko kidea izango da, promozio mailan txapela lortu berri duena bikoteka.
Gentza Alamillo alkateak adierazi du izendapen honekin Udalak aitortu nahi duela pilotari gazteak egin duen ibilbide oparoa.
Apirilaren 27an hasiko dira jaiak pregoi irakurketarekin. 19:00etan izango da hori, Arespalditzako plazan.
Olabezarren jaiotakoa da Iker Larrazabal. Baiko enpresarekin dihardu egun partida profesionalak jokatzen, promesa mailan. Hain zuzen, larunbatean lortu zuen txapela.
Gainera, aurten ere Mikel Urrutikoetxearen ordezkoa izan da Zaratamokoa kantxatik kanpo egon denean, mina hartuta.