Gaur bertan elkartu dira Aiara Batuz eta EH Bildu udalerriko gobernantzari buruz eztabaidatzeko, baina ez dute inolako adostasunik lortu.
Izan ere, Aiara Batuzen arabera, EH Bilduk proposatu die oposizioan bat egitea eta horrela gobernatzea. Edonola ere, talde independenteak uko egin dio ideia horri: "Ez dugu proposamen hori onartuko, gure ustez udalerria geldiaraziko lukeelako eta gure herritarrentzat kaltegarria izango litzatekeelako".
Aiara Batuzek honakoa adierazi du: "Aldaketaren eta Udalean kudeaketa berri bat izatearen aldeko apustua egiten dugu. Hori alkatetzatik bakarrik lor daitekeela uste dugu, modu ezberdinean gobernatuz".
Gauzak horrela, aurretik babesik ez izan arren, Aiara Batuzek Iratxe Parro Uzquiano proposatuko du alkate izateko, larunbatean 9:00etan egingo den Udalbatza osaketan.