Hirugarren postuan bukatu du Hodei Muñozek Espainiako Kopa

Aitor Aspuru Saez 2023ko abu. 11a, 08:20

Hodei Muñoz tropelean.

Luiaondoarrak errepidean egin duen denboraldi serio eta sentsazio onen isla da lortutako tokia podiumean. Hala ere, Peñafielgo etapako azken igoeran pairatutako kalanbreen ondorioz, ezin izan zen amaierara arte lehiatu.

Hodei Muñozek podiumean amaitu du Junior mailako Espainiako Kopa. Zehazki, hirugarren sailkatu da denboraldiko lasterketa guztiak lehen txirrindularien artean bukatu eta gero.
 
Txapelketako azken etapa Peñafielen (Gaztela Leon) jokoan egon zen igandean eta luiaondoarrak aukera guztiak zituen Kopa irabazteko. Hain zuzen, bigarrena zen sailkapen orokorrean eta lehena izateko dena eman zuen.
 
Ordea, etaparen amaierako une erabakigarrian -azken aldapan- eta ibilbide gogorra egin ostean, Muñozek kalanbreak sentitu zituen hanketan eta minarekin egin behar izan zuen aurrera.
 
Hori dela eta, 16. heldu zen helmugara eta hori dela eta, hirugarren postua egokitu zaio sailkapen orokorrean.
 
Minduta amaitu bazuen ere, Muñozek sentsazio onak izan ditu bost probetan: "Horregatik talde guztia lagundu dit denboraldi osoan. Orain Ribera de Dueron lasterketa bat daukat eta espero dugu ondo ateratzea".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide