Bost podium gehiago lortu ditu Aiala Txirrindulari elkarteak abuztuan

Aitor Aspuru Saez 2023ko abu. 30a, 12:48

Ion Egia Los Arcos Sari Nagusiko podiumean. / @martin__early

Txirrindulari elkarteak denboraldi bikaina jarraitu du abuztuan. Lehenengo sailkatuen artean kokatu ditu bere kirolariak Gordexolan, Opakuan, Lakuntzan edota Urantzian.

Abuztua Ekhi Uriarteren podium batekin hasi zuen Aiala Txirrindulari Elkarteak eta emaitza onek ez dute etenik izan hilabete osoan.

Abuztuaren 13an Opakuako Igoeran lehiatu ziren aiaraldearrak eta Ekhi Uriarte hirugarrena izan zen sailkapenean. Horrez gain, Danel Gorostiagak lortu zuen hamargarren postuan amaitzea eta Ugaitz Villegasek hogeitabostgarrenean.

Lau egun beranduago, Los Arcos Hiria sarian eman zuten izena eta Ion Egiak hirugarren zeharkatu zuen helmuga.

Abuztuaren 27an Gordexolan egindako lasterketan parte hartu zuten Aiaraldeko txirrindulariek eta Iker Colmenerorentzat izan zen garaipena. Gainera, Ion Egia laugarren sailkatu zen.

Atzo Lakuntzako III. Sari Nagusiaren txanda heldu zen eta Ekhi Uriarte berriro sartu zen lehenengoen artean, bigarren postua eskuratuta. Iker Colmenero, aldiz, laugarrena izan zen sailkapen orokorrean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide