Sarai Gandariasek jarraitzen du gora egiten bere kirol ibilbidean. Udan bi astez egin zuen aurredenboraldia Deportivo Alaveseko talde nagusiarekin eta 17 urte azpiko Euskadiko Selekzioak ere deitu du. Zehazki, Real Sociedad klubaren aurka jokatutako lagunarteko partidarako izan zen eta atezainaren itxaropena da Espainiako Txapelketarako ere hautatuen artean egotea.
2022/2023 denboraldian jauzi nabarmena
Edonola ere, hasi berri den denboraldiko lorpenak ez dira zortearen emaitza izan. Hain zuzen, aurreko denboraldian jauzi nabarmena egin zuen luiaondoarrak eta filialaren atea zaintzeko ardura hartu zuen bere gain, taldeko jokalariek lesioak izan ostean.
Gauzak horrela, kadete taldeko atezaina izan arren, Euskal Ligan eman zuen denboraldi erdia. Aurten zuzenean filialean hasi du denboraldia eta pozik dago, bigarren sailkatuak baitira momentuz.