Aiarar batek salatu du urtebete baino gehiago itxaron behar izan duela kontrolerako kolonoskopia egiteko

Aitor Aspuru Saez 2024ko ots. 15a, 12:00

Kolonospia egiteko ia urte eta erdi itxaron du aiararrak. / Aiaraldea.eus

2015ean ebakuntza egin zioten eta 2018an medikuak agindu zion kolonoskopia egitea 2023an. Medikuak 2022an eskatu zuen hitzordua horretarako eta aurtengo apirilean egingo diote azkenean.

J. R. S. aiararra Aiaraldea Komunikabidearekin jarri da harremanetan salatzeko ia urte eta erdi itxaron behar izan duela kontrolezko kolonospia bat egiteko. Zehazki, bere medikuak 2022ko abenduan eskatu zuen zita eta aurtengo apirilera arte ez diote egingo. Bere ustez, ez da onargarria horren luzea izatea itxaronaldia.

Berez, Aiarako herritarrak 2015ean izan zuen ebakuntza: "Kolonoskopia egin zidaten eta bi polipo kendu zizkidaten, baina hirugarren bat kentzeko gai ez ziren izan. Hortaz, hestearen zati bat moztu eta berriro lotu zidaten".

Horren ostean, kontrolerako bi kolonoskopia egin zizkioten eta ez zen tumorerik agertu. Hori bai, 2018an adierazi zioten 2023ko lehen hilabeteetan egin behar zuela beste bat. "Duela bost urte programatu zidaten prozedura", argitu du aiararrak.

Gauzak horrela, 2022ko abenduan eskatu zuen bere medikuak zita eta horrezkero hiru erreklamazio aurkeztu ditu J. R. S.-k: "Azkena idatziz izan zen eta Amurrioko anbulatoriotik heldu zitzaidan eskutitza, esanez digestibora bideratuko zutela nire kasua. Amurriora bertaratu nintzen eta azaldu nuen ez nuela diagnostiko berririk behar, baizik eta proba egitea, aurreikusita zegoena. Orduan Usansoloko Ospitalera deitu zuten eta erantzun zieten itxaron zerrendan nengoela. Hori uztailean izan zen".

Geroztik ez du berririk izan astelehenera arte: "Beste hitzordu bat eskatu behar nuen eta esan zidaten apirilean izango dela kolonoskopia", argitu du aiararrak. "Nire kasua publiko egitea erabaki dut ikusita Laudion gertatu zena eta hau ez dela bidezkoa, nire ustez", aipatu du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide