Aiarako Udalak herriko jaien egitarauko zenbait datu iragarri ditu jadanik. Izan ere, lanean ari dira ekintza guztiak lotzeko eta kontzertu nagusien protagonistak jakinarazi dituzte dagoeneko.
Esaterako, txupinazoan Akerbeltz erromeria eta DJ Markelin egongo dira, apirilaren 26an. Hurrengo egunean, 23:00etatik aurrera, Kaos Etilikok hartuko du oholtza eta gero eskualdeko taldeek ere joko dute. Igandean, aldiz, ohiturari jarraiki, Patxi Perezek dantza plaza bideratuko du folk talde baten laguntzaz.
Aiara Dantza Taldea
Aurten Aiara Dantza Taldearen 40. urteurrena izango da eta, hori dela medio, elkartearen ardura izango da pregoia irakurtzea. Gero Aitor Aspuru Etxegoiengo trikitilariak (dantza taldeko kidea ere badena) jaurtiko du txupina.