Gauerdian erailketa matxista gertatu da Bilbon. Santutxu eta Atxuri auzoen artean 34 urteko gizon batek bere bikotea hil du labankadaz. 31 urte zituen emakumezkoak eta Perukoa zen jatorriz. Ertzaintzak adierazi du hiltzaileak arazo psikiatrikoak dituela eta ospitalera eraman dutela.
Hori dela eta, Aiarako Udalak elkarretaratzea egin du 12:00etan, indarkeria matxista salatzeko, udaletxearen aurrean.
Horrez gain, 19:00etan ere kontzentrazioa egongo da ferialean, aurten Euskal Herrian gertatu den hirugarren hilketa matxista gaitzesteko. Hiru heriotz horiei gehitu behar zaie euskal emakume baten erailketa Panaman, uztailean.