Grabatu dute ETB1 kateko Herri Txiki Infernu Handi saioaren Luiaondoko atala. Atzo iluntzean egin zuten ekitaldia frontoian. Miren Nogales eta Mikel Pagadi aurkezleek herriko hainbat pertsonekin bizitako pasarteak proiektatu zituzten, Sebastian Lizasoren bertsoekin tartekaturik. Felix Mugurutza ikerlaria edota Goiatz Dutto musikaria agertzen dira saioan, besteak beste.
Nogales zein Pagadik Aiaraldea Komunikabideari adierazi diotenez, momentu "hunkigarri zein dibertigarriak" bizi izan dituzte Luiaondoko bizilagunekin:
📸🎥Grabatu dute ETB1 kateko 'Herri Txiki Infernu Handi' saioaren Luiaondoko atala. Atzo iluntzean egin zuten ekitaldia frontoian, dozenaka bizilagunen berotasunarekin.
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) December 6, 2024
Ikusi argazki galeria hemen 👉 https://t.co/9ZzUJLe5yg pic.twitter.com/aus1Vuwe3g
Eskualdeko herri gehienak bisitatu dituzte dagoeneko Herri Txiki, Infernu Handi saioko kideek, aurretik Aiaran, Artziniegan, Arrankudiaga-Zollon, Orozkon edota Laudion egon baitira.