'Kudea Go' garraio pribatua partekatzeko aplikazioa aurkeztuko du Aiarako Udalak bihar

Erredakzioa 2025ko urt. 29a, 08:20

Aplikazioa nola erabiltzen azalduko dute ostegunean.

Aiarako Udalaren lan ildo bat da herriko mugikortasuna eta horri lotutako zailtasunei irtenbidea emateko tresna bat da Kudea Go aplikazioa.

Aiarako udalerriaren ezaugarri nagusietako bat da bere biztanleriaren sakabanaketa 24 administrazio batzarretan. Horrek mugikortasuna bermatzea zailtzen du garraio publikoaren ikuspuntutik, besteak beste, CO2 isurketak ekiditeko.

Gauzak horrela, Udalak Kudea Go aplikazioa aurkezteko hitzaldia eskainiko du bihar 19:00etan Luiaondoko Kultura Etxean. Erakundearen gomendioa da telefonoa eramatea, unean bertan deskargatzeko eta nola erabiltzen den ikasteko.

Dena den, herritarren eskura jarri dute jadanik Kudea Go aplikazioa, hemendik instalatu daitekeena sakelakoan.

Erabat doakoa da erabiltzaileentzat, Kudea Servicios Positivos enpresak, berez, hitzarmenak sinatu baitu tokiko erakundearekin.

Tresna horren bitartez, instalatzen duenak badu garraio publikoaren inguruko informazioa, baina, horrez gain, garraio pribatua partekatzeko aukera ere ematen du.

Modu horretan, Kudea Gok bilatzen du aiararren arteko sarea sortzea ahalik eta gehien murrizteko ibilgailu pribatuaren erabilera eta, ondorioz, gizarte egituratzea eta CO2 isurketak murriztea.

Mugikortasuna

Berez, mugikortasuna bilakatu da udal gobernu taldearen buruhaustea azken hilabeteetan eta Arabako Foru Aldundiari eta Renferi eskatu dizkie neurriak hartzeko aiararrek zerbitzu egokia izan dezaten garraio publikoaren esparruan. Hain zuzen, pasa den astean sinadura bilketak abiatu zituzten udal bulegoetan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide