Itxita esnatu da gaur Murgako Aianox lantegia, erabateko jarraipena izan baitu bertako beharginek deitutako greba egunak, sindikatuek azaldu dutenez.
Langileak goizeko lehen ordutik aritu dira piketea egiten, eta fabrikako sarrera blokeatu dute.
Ostegunean ere lanuztea egingo dute berriz. Izan ere, astearte eta ostegunero egin nahi dute greba, lan hitzarmena hobetzea eskatzeko.
Hainbat aldarri jarri dituzte langileek mahai gainean: soldatak igotzea (azken urteetan galdutako erosmen ahalmena berreskuratzeko), lanaldiak murriztea edota mediku bajen prestazioak handitzea, besteak beste.
Argazkiak: LAB