Auto istripua jazo da gaur goizean Zuhatza eta Okondo arteko A-3641 errepidean, Sodupeko norantzan. Ertzaintzak Aiaraldea Komunikabideari jakinarazi dionez, gidariak kontrola galdu du eta poste baten aurka egin du talka ibilgailuak. Hala ere, ez da zauriturik egon. Polizia eta garabia bertaratu dira egoera bideratzera eta trafikoa berrezarrita dago jadanik.
Istripuak ohikoak bilakatu dira errepide horretan, kamioien artean batez ere, eta arazoak jarrera ezberdinak sortu ditu erakunde publikoen artean. Aiarako Udalak aldarrikatzen du beharrezkoa dela trafiko astuna desbideratzea. Okondoko Udalak, aldiz, uste du errepide hobetu egin behar dela nahitaez.