Kamioi bat bidetik atera da gaur Zuhatzan, A-3641 errepidean. 9:30ak aldera eman dute abisua, baina ezbeharra lehenago gertatu da, Ertzaintzak Aiaraldea Komunikabideari azaldu dionez. Izan ere, kamioia irauli egin den arren, ez da inor zauritu.
Mota honetako istripuak ohikoak bilakatu dira errepide zati horretan. Ekainean beste kamioi bateko gidari bat ospitaleratu behar izan zuten ibilgailua errepidetik atera eta gero, eta iragan abenduaren 3an beste kamioi bat geratu zen harrapatuta.
Horren aurrean, Aiarako Udalak berriz aldarrikatu du beharrezkoa dela trafiko astuna desbideratzea. Okondoko Udalak, aldiz, uste du errepide hobetu egin behar dela nahiatez.