Atzo jakinarazi zuen Aiara Batuzek udal gobernua utziko duela, eta gertakari hori baloratzeko oharra plazaratu du EAJk. Jeltzaleen nabarmendu dute EH Bildu "hiru zinegotzirekin eta norabiderik gabe" geratu dela gobernuan, eta horrek berretsi egiten duela "EAJ udal gobernutik kendu zuen galtzaileen arteko itunaren porrota".
Opozisioko taldeak uste du Aiarako bizilagunak "akordio hauskor eta oportunista baten ondorioak ordaintzen" ari direla, eta aldarrikatu du herritarrek ez dutela "kaos politiko hau merezi".
Hala azaldu du Gentza Alamillok: "Esan genuen itun hark ez zuela iraungo, ez zela serioa, eta denborak arrazoia eman digu". Horren aurrean, "oposizio irmo, arduratsu eta erabilgarria" egiten jarraituko dutela ziurtatu du zinegotzi jeltzaleak, "bizilagunen eskaerak bideratuz eta espazio guztietatik lan eginez Aiara hobea lortzeko: modernoa, kohesionatua eta ondo kudeatua, seriotasunetik, gardentasunetik eta errespetu instituzionaletik abiatuta".