Buruz Buruko Txapelketako finalerdietara sailkatu da Iker Larrazabal

Aimar Gutierrez Bidarte 2025eko apirilaren 21a

Iker Larrazabal Jokin Altuna txapeldunaren aurka, iragan apirilaren 13an. / ASPE Pelota

Partida baten faltan, Buruz Buruko Txapelketako finalerdietarako sailkatu da Iker Larrazabal. Atzo Donostiako Atano pilotalekuan Altuna III.-ak Zabala menderatu izanak txapelketan aurrera egiteko txartela eman dio aiararrari.

Final-laurdenetako ligaxkan lortutako bi garaipen sendoek, eta atzo Donostiako Atano pilotalekuan Altuna III.-ak Zabala menderatu izanak, Buruz Buruko txapelketan aurrera egiteko aukera matematikoa eskaini dio Iker Larrazabali.

Lehenengo urtea du Olabezarreko aurrelariak txapelketan, baina sendotasuna erakutsi du orain arte jokatutako partidetan. Ezkurdia garaitu zuen aurrena, eta final-laurdenetan oso ondo aritu da ere. Apirilaren 13an ezbairik gabeko garaipena lortu zuen Jokin Altuna iazko txapeldunaren aurka. Apirilaren 19an, aldiz, ligaxkako bigarren partida irabazi zuen, Dario errioxarraren aurka.

Bi garaipen horiek eskuratuta, atzo Donostiako Atano pilotalekuan gertatuko zenaren esperoan geratu zen Larrazabal. Altunaren garaipenak matematikoki sailkatuko luke finalerdietarako, eta horrela gertatu zen.

Oraindik zehaztu gabe dago noren aurka neurtuko den Larrazabal finalerako txartelaren bila. Aurretik final-laurdenetako ligaxkako azken partida bat jokatu beharko du, maiatzaren 3an Labrit pilotalekuan, Zabalaren aurka, baina ez du ezer izango jokoan Olabezarrekoak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide