Istripua gertatu da gaur 15:20ak aldera Zuhatza eta Okondo arteko A-3641 errepidean. Bi autok eta motor batek elkarren aurka egin dute talka eta hiru pertsona zauritu dira. Zaurituetako bi Gurutzetako ospitalera eraman dituzte eta hirugarrena Usansolokora.
Ertzaintza eta larrialdi zerbitzuak bertaratu dira eta trafikoa eten dute egoera bideratzeko. Garabiak ere bertaratu dira eta errepideak moztuta jarraitzen du albiste hau eguneratu den azken unean (17:33ean).
Trafiko istripuak ohikoak bilakatu dira errepide zati horretan, kamioien artean batez ere. Ekainean gertatu zen azken ezbeharra.
Albistea eguneratzen joango gara informazio gehiago izan ahala.